Bisita Gaitzazu

GEOGRAFIA:

Nafarroako ipar-mendebaleko udalerria, Basaburua ibarran kokatua dagoena. Muganteak: iparraldetik, Zubieta eta Ituren: ekialdetik: Urrotz; mendebaldetik, Saldias eta hegoaldetik: Basaburua eta Ultzamako ibarrak.
Herritik barna, Ameztia (Amezua) erreka pasatzen da.
Udalerria, Beintza eta Labaiengo herriguneek osatzen dute.

NATURA:

Beintza-Labaien eta Urrozko eremuetan, Leurtza Urtegia aurki dezakegu. Eremu hori, 381 Ha duena, Nafarroako Gobernuak 1.987an “Aisiarako Natur Eremua” deklaratu zuen bere balio ekologikoak zaintzearren. Bertako fauna aberatsa da eta, bat nabarmentzekotan, baso-igel gorria da.
Mendiko oihana, bertako hostozabaleko zuhaitzak osatzen du, gehienbat, pagadiak dira. Mendi apalean, berriz, haritza eta gaztaina ondoa da nagusi.

HISTORIA:

1192. urtean urtean foruak jaso zituen, Nafarroako Errege Santxo VI. Jakitunaren eskutik.
Administratiboki, Basaburua ibarran kokatua zegoen eta hiriniduaren kategoria, Aro Modernoan lortu zuen.
Udalerriko armarrian San Pedroren giltzak eta tiara ikus dezakegu.

ARTEA:

Aipagarria da, Beintzan kokatua dagoen San Pedro eliza gotiko-errenazentista, (XVIII. mendeko erretaula barrokoa duena), hango irudiak (XVI-XVIII mendekoak) eta Salbatore ermita.
Aipagarria da ere, errota parean kokatuan dagoen Gurutzea, XVI. mendekoa.
Orokorrean, arkitektura zibila ederra da eta garaiko etxe hanitz badira. Bat aipatzekotan Arretxea dorretxea aipatuko dugu, Labaiengo herrigunean kokatua dagoena.

BESTAK:

Herriko bestak, abuztuaren lehendabiziko asteburuan hasten dira eta asteartean akitu.
Herriko bestetan, herri-kirolen erakusketak eta aizkora apostuak antolatzen dira. Baita, herri bazkaria non bertsolariek partehartzen dute.
Urriko besta ere ospatzen dute. Besta honetan, ohikoa da, aretxe bat edota zerri bat, osorik, erretzea gero, elkartzen diren denen artean jateko.

HIZKUNTZA:

Euskara. Erran dezakegu, herriko jendea %100 euskalduna dela.

GASTRONOMIA:

Labaiengo banabarrak (eltzaria), Zopak, Txuri eta beltxa. gazta, gaztanbera, aretxe haragia, bildotsa.